Gure ikastetxean ez dago lekurik LGTB-fobiarentzat


Ikusi bideoa: Neskak eta mutilak. Norbera, den bezalakoa 

1.Bakarka ondorengo testua irakurri.
“Gure ikastetxean ez dago lekurik LGTBfobiarentzat”Orokorrean aniztasun-sexualarekiko jarrera diskriminatzailea da. Nahiz eta azken hamarkadotan aurrerapauso itzela eman bisibilizazioan, onarpen mailan, eta lege-berdintasunean;
LGTB pertsonen kontrako uko egite, agresioak, diskriminazioa eta jazarpenak ez dira desagertu. Ikastetxeetan ere honelako ikasleriaren kontrako diskriminazioa ematen da: mehatxatzen da, iraintzen da, ez ikusiarena egiten da, umilatzen da. Bortizkeria psikikoa denean autuestimua kaltetzen da. Badira beste hainbat portaera, bortitzatzat jotzen ez direnak, baina ezinegona eta mina sortzen dituztenak; esaterako, genero estereotipoei ez jarraitzeagatik aditzen diren txisteak, esamesak. Hauek guztiak ere bortizkeriak dira. LGTBfobia normalizatu egin dugu, beraz, garrantzia kendu izan zaio lgtb ikasleek egunero pairatzen duten bortizkeria. “Haurren kontuak” direla esaten dugu askotan. “Marimutil” edo “marikoi” bezalako hitzei inportantzia kentzen diegu. Batzuetan aipatutako hitzak erabiltzen ditugu ez iraintzeko, agian, baina beti da diskriminazioa. LGTB pertsonek egunero pairatzen dute: inbisibilizazioa, estigma kutsadura (defendatzen baditugu edo haiekin harreman estua izatea aski izan daiteke erasoen jomugan jartzeko), laguntza eza… Horiek guztiak ez dira garrantzirik gabeko txantxak eta ez dira kasualitatez egiten, LGTB pertsonen kontrako agresioak banalizatzen dituen kultura sexistaren isla direlako. Egoera honi buelta emateko, interakzio hauetan parte ez hartzea ez da nahikorik, proaktiboak izan behar dugu. Baina banalizazio honen ondorioz, askotan ez da erraza behar-beharrezkoak diren erantzun trinkoak noiz eman identifikatzea, ezta erantzun eraginkorrak asmatzea ere: egoera batzuk handizkatu ahal ditugu edo ixiltasunaren legearen partaideak izan gaitezke. Ez da errazaez, are gutxiago erantzunak bakardadean ematen badira.
Berdinen arteko tratu txarrek biktimaren eskubideak urratzen dituzte, haren osotasun psikikoa eta fisikoa; Bigarren Hezkuntzan, hain zuzen ere, honelako jazarpenek absentismo mailarekin, ikasketa aldaketekin eta eskola porrotarekin harreman zuzena dute: ez dute ikastetxera joan nahi besteen aurrean irainduta eta bazterturik izateko, edo irrigarriakara.
2. L6GTB fobiari aurre egiteko ekintzak proposatuko ditugu jarrera proaktiboak lortzeko.
3. Pride filma 4.mailan ikusiko dugu.

Pride_Orgullo-743164194-large

  • Zer iruditu zaizu filmea?
  • Zein gai nabarmenduko zenituzkete?
  • Zer da gehien gustatu zaizuena? Eta gutxien?
  • LGTB Taldekideen eta mehatzari batzuen artean harreman hunkigarriak sortzen dira. Zein nabarmenduko zenuke? Zegatik?

Aurreiritziak askotan ezjakintasunaren eta gauza ezezagunen aurrean dugun beldurraren ondorioak dira:

– Zelan azaltzen duzue mehatsari gazteen erreakzio homofoboak? Zergatik beldur hori gayren antza ez izateko?

Badakizue LGTB izateak edo itxuragatik besteek LGTB-tzat hartzeak bulling-a jasatzeko probabilitateak handitzen dituztela?

  • Zein da filmearen mezua, zure ustez?
  • Ortzadarra bezala, filme honek gizon-emakumeenganako, pertsonenganako itxaropena trasmititzen du. Ados

Kathrine Switzer Bostongo marathoiatik espulsatu zuten 1967an…

1967an, Bostongo marathoiatik, epaileak Kathrine Switzer espulsatu zuen arau diskriminatzailengatik.

Kathrine Switzer-ek borroka egin du gizon eta emakumen arteko desberdintasunaren aurka, eta horretarako 27 karrerak baino gehiago antolatu du, 1 milioi emakumek parte hartuz. Eta “Marathon Woman” liburua ere idatzi du.

Link-a: El regreso de Kathy Switzer, la heroína del maratón de Boston “El País”

MARTXOAK 8, HAMAIKA KULTURA ESKUBIDE BERBERAK

-Sarrera-

Zergaitik edo zertarako Martxoak 8a ospatzen da?, ados zaudete ospakizun horrekin?, beharrezkoa ikusten al duzue?, benetan neska eta mutilen artean bereizkeriak ematen al dira? Neska eta mutilen artean bereizketa horiek beste kultura batzuetan ematen al dira?
Bideo bat ikusiko dugu bertan gertatzen denaz eztabaidatzeko:

-Debatea-

Bideoa ikusi:

Debatea galdera batzuen bidez egin daitezke:
• Gizartean neskak eta mutilak, gizon eta emakumeak kultura guztietan berdinak direla uste dugu?
• Guk ere pentsatzen dugu kultura batzuk beste batzuk baino berdintasunezkoagoak
direla?
• Zer aldatu behar izango litzateke?
• Zein jarrerak aldatu behar dira?
• Kultura batek besteei esan behar die nola lortu behar dute berdintasuna?
• Gure ikastetxean bideoan ikusitakoa gertatzen da?
• Kultura guztietan berdintasuna al dago?
• Gauza ezberdinak egiten ditugu neska eta mutilek?

Debate hau Kultura eta emakumeen elkartasunean kokatu behar dugu ez kultura batzuk beste batzuk baino berdintasunezkoagoak diren ala ez.

‐Ikastetxea berdintasunezkoagoa izateko proposamenak-

  • Nolako ikastetxea gustatuko litzaiguke izatea, norberak jarduera bat proposatu.
  • Gelak jarduera bat adostuko du ikastetxeko hezkidetza‐planan sartzeko.
  • Leloak ere pentsatuko ditugu, eta gela bakoitzak leloa eta jarduera idatziko ditu koloretako esku batean Martxoak 8an KOLORETAKO ESKU HANDIAN eskegiko ditugu koloretako esku guztiak.


-Proposamena Irun mailan-

Martxoaren 8an, Zabaltza Plazan, flash mob bat egitea irungo ikastetxeen ikasle batzuen artean.
(Ordutegia: 11:00-11:30). 4. mailako ikasleak aukeratu ditugu hara joateko. Eta bitartean, ikastetxean bertan egun horretan, ikasle guztiekin jarduera berbera egingo dugu patioan.  Anima zaitezte parte hartzera!!! 
DANTZA TUTORIALA LINK-A

 

Historiaren laguntzarik gabe,
ibili gara denbora luzez,
zailtasunak ez ditugu ikusten,
bizitza hau ere, bait gara libre.
Irrifarrearen ibilbidetik,
gure izana agertzen utziz,
abestasunaren aletik,
jositako mugak askatzen utziz…
Aurrera begira, bidea ereiten,
ametsak eraikiz beldurrik gabe!!
Aurrera begira, bidea sortzen,
bizitza sentituz… emakume!!
Indarrez betetzen digu gogoa
ureztatu bait duen tanta bakoitzak,
egarri sakona laztantzen doa
haunditzen dijoan ur jauzia.
Ez dago ekintza inposiblerik,
ibil gaitezen guztiak baturik,
norabidea eskubidez beterik,
harrizko erritmoz arrankatutik…
Aurrera begira, bidea ereiten,
ametsak eraikiz beldurrik gabe!!
Aurrera begira, bidea sortzen,
bizitza sentituz… emakume!!
Kolpeak, zauriak, izerdiak, mina,
gutxi ezberdintzen abar baten maltzurkeriek,
mozorrotzen dute zure ahulkeriak,
beldurra da gainezkatzen zaituen oinarria.
Naturaren desberdintasunez gozatu nahian,
berdintasuna aldarritzen ari gara,
gu ere lurraren partaide,
bagare, bagera, bagire, bagara…
Emakumea askea da, gizona askea da,
haurra ere da askea. gizakiak gara,
ameslariak, ibilkariak, bizidunak garen bezala!

 

GABONETAKO JOSTAILUAK EZ DIRA JOLAS HUTSA


FB_IMG_1449959334293

JOSTAILU BANA JOLAS BERERAKO (BERRIA EGUNKARIA)

IMG-20151211-WA0000IMG-20151211-WA0001-1

*KONPARATU 2016ko JOSTAILUEN KATALGOAK:

*Lanerako fitxa:

Zer produktu iragartzen du nork? Zenbat aldiz agertzen dira? Zein koloretako dira orriak? Eta jostailuak?   Aktiboak ala pasiboak dira? Estereotipoak bultzen al dira?. Idazki bat egin.

Panpinak                                                                                     Eskulanak

Akzio-iruditxoak                             Neskak                           Ibilgailuak

Bideo-jokoak                                     Mutilak 

Mahai-jokoak                                                                              Estetika

Mozorroak

Elektrodomestikoak

“EGUZKITZA PREST” ALDIZKARIAN ARGITARATUTAKO IAZKO ARTIKULUAK:

ALDIZKARIA

IRUNGO KALE IZENDEGIA ETA EMAKUMENTZAKO PUNTU BELTZAK

Irunen 350 kale izen daude eta hamarkada bat bakarrik emakumezkoenak dira.Santak eta erreginak kenduta.

    • HILANDERAS KALEA,  ETA LABANDERAS KALEA 
      .
  • Martxoak 8 Kalea eta Enparantza (Dunboa)

mar8martxo

Martxoak 8 enparantzaenparantzaIMG_1655

Prudencia

pru

Dolores Salis, Irun 1899, pintora eta eskultora. Oso emakume gutxi dute kale bat, eta Dolores Salis kalea duela urte batzuk inauguratu genuen Irunen.

42048101

IMG_1504 - copia

  • Maritxu Anatol kalea ( 2014an inauguratuta)

Aduanako lehenetariko emakumea.

  • Cerilleras-Poxpologile kalea (2014an) (Dunboa)

poxpopox

– La seguridad urbana puede mejorarse con un nuevo diseño del espacio urbano (LINK-A)

–  Bildu plano batean, Irungo hirian, emakumentzako puntu beltzak direnak: https://www.google.es/maps/@43.3190696,-1.8258203,13z

– Zer egin dezakegu puntu hauek desagertzeko?

–  Irakasleak sartu klaseko lana Moodle hezkidetza  ikastaroan: “EMAKUMEA ETA BALORE ETIKOAK.